miércoles, 30 de mayo de 2012

ANIMALIA HARRIGARRIAK : ELEFANTEA


1.- DEFINIZIOA:

       Elefanteak  Proboscidea ordenako  eta Elephantidae  familiako ugaztun lurtar handiak dira.
          Familia honetan bi espezie bizi dira: elefante afrikarra eta elefante asiarra (edo elefante indiarra). 
 Afrikarra Saharako basamortuaren hegoaldean bizi da eta asiarra Asiako hego-ekialdeko beste herri batzuetan.

2.- EZAUGARRI FISIKOAKAK

           Itxura :
                   Bere gorputza sendoa da eta azala marroi-grisa zimurtua eta lodia da, (3 zentimetroko lodiera du ) ; baina oso sentikorra . Begi txikiak  eta belarri zabalak ditu . Muturra eta letaginak oso luzeak dira.
             Elefanteak animalia lurtarrik handienak dira.

Belarriak
Belarri handiekin  tenperaturaren oreka lortzea du. Animalia honek eguerdian jasandako eguzki beroa xahutzeko bere belarriak abaniko bihurtzen ditu. Aldiz, berorik egiten ez duenean, belarriak geldirik eta gorputzari itsatsita edukitzen ditu.

          Tronpa
Elefantearen tronpak funtzio asko betetzen ditu., Gauza guztietarako balio du:
·       lan-erreminta da (adar garaiak biltzekoa edo pisuak lekuz aldatzekoa...)
·       elikadura lortzekoa balio du.
·       ezezagun zaion gorputz bat haztatzekoa da
·       usain-apendizea da
·       gorputza dutxatzeko urez edo hautsez betetzen duen tutua  
Tronpak edozein mugimendu egin dezake.
         Suge baten antzera norabide guztietara higitzen da eta forma guztiak hartzen ditu: kiribildu edo lasaitu, jaitsi (lurrazalean xagutxoren bat harrapatzeko) edo luzatu (zuhaitz altu baten goiko adarretaraino iristeko) egiten da.

          Hankak
Elefanteak  lau hanka ditu; lau zutaberen modukoak. Hanka hauei esker edozein motatako lurretan ibil daiteke. 
Bestalde, animalia honek igeri egiten ere badaki. Ura gogokoa du eta bainua errito bihurtzen du. Maiz taldea ur-putzu apropos batera joaten da eta han elefanteak itzulika ibiltzen dira; dutxatuz, jolastuz...


No hay comentarios:

Publicar un comentario