jueves, 31 de mayo de 2012

MUNDUKO KULTURAK : EMAKUME JIRAFAK


  1.    kokapena eta Bizimodua 

  Thailandiako Iparraldean tribu desberdin asko bizi dira, haien artean tribu berezi bat:: emakume jirafen herria.
  Hango emakumeentzat lepoa luzea izatea da edertasunaren ezaugarri nagusiena. Horregatik, txiki-txikitatik jartzen dizkiete uztai metalikoak lepoan, bata bestearen gainean eta ematen du bere lepoa oso luzea dela, jirafena bezalakoa.
  Bere herrixkak txikiak eta oso pobreak dira, ez dituzte hogei etxe baino gehiago izaten,. Etxebizitzak zurez eta banbuz eginda daude.
  Lurraren erabilpena antolatzeko taldeka hartzen dituzte erabakiak eta arroza, artoa, basartoa, kotoia eta kalabaza dira landutako gaiak. 

2.    Idunekoaren jatorria

  Kayanen herriak badu zenbait kondaira, emakumeek beren lepoa zergatik luzatzen duten azaltzeko asmoz. Kondaira horietan zaharrena, “Herensugearen historio” deritzona dugu eta honelaxe dio:
  • “Antzina, oso lepo luzea zuen herensugeak haizea maitemindu ondoren, haizeak ernaldu egin zuen. Lotura horretatik sortu zen lehen kayan gizakia. Harez geroztik, kayan emakumeek lepoak luzatzen dituzte herensuge amaren itxura hartu nahian.”
Gaur egun bi azalpen hartu dute importantzia:
·       Estetika
·       Zigortzeko modu bat da 

3.    Idunekoek sortarazitako ondorioak :

Neskatilei, lehenengo eraztunak bederatzi edo hamar urte dituztenean jartzen zaie, eta, urtero beste eraztun bat ipintzen diete lepoan, neskatxa ezkontzen den arte.
.   Emakume helduek 30 cm-ko lepoa “izaten dute.Horretarako 24 eraztunek beharrezkoak dira eta guztira 5 kg pisatzen .
   Horren eraginez, lepauztaiak eta lehen saihetsak konprimitu eta okertu egiten dira.
   Horrek eragin handia dauka emakumeen bizimoduan
·       emakumeek badute burua ezker-eskuin biratzeko ahalmen txikia, baina ezin dute ez aurrera eta ez atzera ere mugitu.
·       edozein likido (ura, zopa...) edateko ere, lastotxoak erabiltzea behar izaten dituzte.

4.-Etorkizuna

Gaur egun herri horren egoera oso larria da eta bizitzeko edozein gauza erreziklatzen dituzte, adibidez kamioi-gurpilak, haiekin denetatik egiten dituzte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario